LOGOPEDIA GABINETEA
GABINETEA
Logopedian graduatuak gara eta beste zenbait ikasketa burutu ditugu; hezkuntza (Magisteritza), musika, hezkuntzaren behar bereziak zein psikologia eta pedadogia alderdietan, ahalik eta zerbitzu kalitatezkoena eskeintzeko.
Gabinetean, hortaz, komunikazio prozesuaren ikasketaz arduratzen gara; komunikazioaren, lengoaiaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta degluzioaren trastornoak/zailtasunak, helduetan zein umeetan, prebenitu, atzeman (detektatu), ebaluatu, diagnostikatu, tratatu edo errehabilitatu egiten ditugu.
MISIOA
Gure misioa logopediaren bitartez bezeroen bizi-kalitatea hobetzea da, beren eguneroko bizitzan sortzen zaizkien komunikazio zailtasunak edo oztopoak gainditzen lagunduz.
PATOLOGIEN ESKEMA
LAN-TALDEA
Itziar Portabales Logopeda
Txikitatik musika izan dut nire zaletasun eta motibazio, honela, ikasketa hauen jarraipena, pertsonen ongizatean laguntzera bideratu nituen, haur zein helduri. LOGOPEDIAK barneratzen dituen lengoaiaren eta komunikazioaren mundu interesgarrian espezializatuz, eta etengabeko ikasketan murgilduaraziz.
Oihana Bengoetxea Logopeda